XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Otoi, Karlos adixkidea, ez zazula zozokeriarik erran.

Ontsa baino hobeki egon zira meza-artean, eta nehork ez dakike zuk bezala bere burua atxikitzen edo gobernatzen.

- Ba, zu aise ari zira!.

Bizpahiru aldiz arrasak *arrasak egin du gutik egin du egin du ez bainiz urtzinzka hasi....

- Ez araiz?.

- Zer nauzu, ez niz gero ni usatua*usatua ohitua hola galtzarik gabe eta atorrik gabe!.

- Bezperetako aldia eginen dautazu ba halere: bazkari onxko bat ekarriko dautzut berehala; hemen berean janen duzu.

Sankristian; eta hitz dautzut hozdura guziak joanen zaizkizula debruetan barna!.

Bai, besta egin zuen egiazki gure Murtuts berriak, eta zer besta: salda, oilaki eta tomate, aza eta xauxixa, kosteleta eta lur-sagar, atzarki eta ilar-xehe; hiru arno mota, jauts-ahala; ardi-gasna, kafe eta kafe-ondoko orduan gauza arradoa baitzen... segur Karlosek ez zukeen xilkoan hotzik.

Bezperak-aintzintxean jaun erretorak igan-arazi zuen Murtutsen tokirat, eta elizako ateak berriz ere ideki zituen.

Mundua hor zen bezperetako: auzo herri guzietarik jinak ziren multzoka: sekulan ez omen baitzen halako jende-keta ikusi Itsasuko elizan...

Eta zer kantuak!.

Goratik eta basatik ari ziren, oro bozkario eta xaramela.

Karlos haatik ez zen batere trenpuan: alabainan bazkariak ere munduko bertze gauzek bezala bere bidea behar.

Garbiki erraiteko, sabeletik minez zagon.

Ez, nahi baduzu, min saminez, ez, jasan zitakeen; bainan halere, behin hasiz geroz, nork jakin ez ote zen saminduko...

Beldur horrek berak ez ahal zion kalte gehiago eginen!.

Murtuts berriak Murtuts xaharrari otoitz: Otoi, saindu handia, begira nezazu, hemen egon nadin erdi-plantan bederen, bezperek dirauteno!.

Ba, debru bat!.

Tripan izigarriko guduak ari zaizkon:(...).